ZETAK

ZETAK eta Bomba Estéreo taldeek bibra onari kantatzen diote zoriontasunaren ereserki berrian. Gaur kaleratu da Zoriontasuna (La vida es de verdad), nafarrak eta kolonbiarrek egindako abesti berria, uda amaiera honetako soinu-banda

Bi hizkuntza, abesti bat. Zoriontasuna (La vida es de verdad) udari amaiera emateko iritsi zaigu. Dantzatzea, abestea, dantzaldiak, oporrak… egunak gero eta laburragoak diren arren, uda-sentsazioak eta udaz gozatzen jarraitzeko gogoak bizi-bizi diraute. Horri buruz eta beste gauza askori buruz hitz egiten dute Pello Reparaz eta Li Saumet artistek beren single berrian, zoriontasunari eta, zergatik ez, bizitzari, oro har, egindako odan.

Euskara eta gaztelania nahasten dituzte, bi artistek beren musikaren elementu artistiko eta bereizgarritzat erabiltzen baitute hizkuntza; horrela, bada, Zoriontasuna (La vida es de verdad) abestia ZETAKen estiloko dembow bat da, ZETAKxilofono sintetikoak, txalaparta, gitarra eta interpreteen ahotsak uztartuta: Pello Reparaz y Liliana Saumet. Beroa, goxoa eta, aldi berean, energiaz beterikoZoriontasuna (La vida es de verdad) singleak bibra ona eta bizipoza ditu bereizgarri, eta mugak gainditzen ditu, bai soinu-mugak, bai muga geografikoak, izan ere, euskara hutsez abesten duen artista batek egin duen kolaboraziorik garrantzitsuena dela esan dezakegu, Bomba Estéreo punta-puntako taldea den aldetik –Bad Bunny artistaren azken albumeko Ojitos Lindos single arrakastatsuan parte hartu dute berriki–. Ojitos Lindos-.

2021eko urrian, bi artistak Bilbon elkartu ziren BIME Bogotá ekitaldiaren lehenengo edizioaren aurkezpenerako. Bizkaiko hiriburuan sortu zen, beraz, gaur aurkeztu duten abestia: “Liliana Saumet-en ahotsa Bilbon hartu nuen hoteleko logelan grabatu genuen, Bomba Estéreo taldekoak BIME PRO biltzar profesionalera etorri zirela aprobetxatuta”, aipatu du Pello Reparazek. BIME lehen sorkuntza horren lekuko ez ezik, jaialdi beraren barruan lehen aldiz elkarrekin egin zuten lehen emanaldiaren lekuko ere izan zen, baina Bogotáko edizioan. Abestiaren bibra positibo eta beroa ikus-entzule guztiengana iritsi zen, ekitaldiko kontzertu berezienetako bat izan baitzen.

ZETAK esperimentazio-fasean dago. Bere azken disko kontzeptualaren ostean, Zeinen Ederra Izango Den (2020), eta hurrengo erronka diskografikoan murgildu aurretik, sormenari ateak zabaldu eta kontzeptu itxi batean kapsulatuta ez dagoen musika sortzen ari da, singlez single eta ideiaz ideia. Eta behin eta berriro harrituta uztea lortzen du, dela bere azken lanean inspiratutako ZEID fest musika-jaialdia antolatzeagatik; dela aurkezten dituen abestiengatik, hala nola Itzuleraazken single ezaguna, non musika-estiloak nahasteko eta muga geografikoak gainditzeko irrikak argi ikusten diren; dela Kolonbian egindako emanaldiengatik, azkenean bost kontzertu eskaini baitzituen eta horietako bat Bogotáko Jorge Eliécer Gaitán antzoki mitikoaren atarian. Sonoritate berriak arakatuz eta, mugak muga, bere musika mundu osora zabalduz, ZETAK taldekoek sortzen eta harridura eragiten jarraitzen dute, hein berean.