Egon Sonda

Egon Soda, Ricky Falkner (ahotsa eta baxua), Charlie Bautista (teklatuak), Xavier Molero (bateria), Ricky Lavado (perkusioa), Pablo Garrido (gitarra) eta Ferran Pontón (gitarra)-k osatutako rock taldea da. Taldekide guztiek beraien ibilbide indibidualak dituzte, nolabaiteko superbanda gisa definitu daiteke. Falkner musikaria Love of Lesbian taldean, Ivan Ferreiro edo Standstillen, ekoizle gisa ibilbide luzea du; Bautistak Jero Romero, Xoel López edo Tulsarekin, beste askoren artean, ekoizpen proiektu ugari egin ditu baita ere; Lavadok, Standstill, Nudozurdo, Mi Capitán edo The Secret Society-rekin; eta beste horrenbeste lan dituzte taldekide guztien artean.

2000. urte hasierako indie-rockaren hastapenetatik, amerikar eta musika beltz eta latinotik igaroz. Egon Sodak bere errepertorioan soinu eta ñabardura musikal berriak txertatzen jakin du bost albumetan zehar, identitate ezaugarri definitzaile eta erraz ezagutzeko modukoak, letra oso landuak, Falknerren ahots urratua, musika arkitektura zaindu inoiz galdu gabe.

Taldeari hasiera eman ziotenetik, «Nueva internacional», «Escápula», «Lorem ipsum», «La recuperación», «Corre, hijo de puta, corre» edo «Lucha de clases» abestiek ondo erakusten dute zertarako gai den taldea.

Seikoteak, Bartzelona eta Madril-en grabatu dute beraien azken albuma, “Bellaurora”. Diskoak taldearen alderdi guztiak biltzen ditu eta, zalantzarik gabe, bere lanik handiena eta konplexuena da. Bidaia liriko eta musikal honek Egon Soda zer den definitzen laguntzen du, genero estilo eta konbentzioetatik haratago.

HURRENGO KONTZERTUAK