Archives

Denok urratzen ditugu arauak noiz edo noiz; eta zer!? Bulego taldeak galdera hori egiten digu Suzko Erroberak abesti berrian; izan ere, askotan, bide “zuzenetik” atera izanagatik besteak kritikatzen ditugula eta geure burua zalantzan jartzen dugula hausnartzen baitu euskal pop taldeak. Abesti berri honetan pop-instrumentu klasikoak eta sintetizadoreen melodiak uztartzen dira galdera horiei guztiei erantzuteko; egokia den hori alde batera utzi eta, jendeak zer esan edo zer pentsatuko duen kontuan izan gabe, geure buruari benetan garen bezalakoak izateko baimena ematen diogun adrenalina-une hori adierazten du.

Bulegok publikoa konkistatu du azken urtean Erdian Oraina lehen diskoarekin, eta estetika minimalistaz agertu izan dira beti, traje eta guzti, bideoklipetan eta zuzeneko emanaldietan. Orain, ordea, etapa hori atzean utzi eta, sare sozialetan trajea sinbolikoki erre ostean, bide berri bati ekin diote, musikaren aldetik arrisku gehiago hartuta. Bárbara Fernándezek zuzendutako Suzko Erroberak bideoklipean abestiaren gaia irudikatzen da: Bulego taldeko frontmanTomas Lizarazu agertzen da, look askoz ere ausartago eta modernoagoa duela, eta istorioaren amaieran plot twist bat gertatzen da, talde honek oraindik ere eskaintzeko duen guztiaren aurrerapen modura.

Gipuzkoarrek hainbat aldiz lortu dute Gaztea irratiko zerrendan 1. postura iristea, eta 35.000 entzunaldi baino gehiago metatzen dituzte hilean Spotify plataforman Maren abeslariarekin batera kaleratu zuten Ezer Ez Da Berdina azken abestiarekin 280.000 erreprodukzio baino gehiago lortu dituzte YouTuben eta 250.000 Spotifyn. Gainera, bira arrakastatsu bat amaitu berri du Bulego taldeak, eta Bilbon, Donostian, Madrilen eta Bartzelonan, besteak beste, aritu dira. Badator uda, jaialdien sasoia; hori horrela izanik, hainbat jaialditako zerrendetan irakur dezakegu Bulego taldearen izena, hala nola Bilbao BBK Live, Sonorama Ribera, EHZ Festibala, Ezcafest eta Donostia Festibala jaialdietan.

BULEGO

BIME Bogotán sortutako aliantzen ondorio, euskal diskoetxeak ongi etorria ematen dio Latinoamerikako lehen artistari, N. Hardem kolonbiarra. Horrez gain, bertan saltokiak estreinatzen ditu La Roma Records-en eskutik.
Pasaden maiatzean Kolonbiako hiriburuan, BIME Bogotá ospatu zen, lehen edizioa bere latinoameriketako sede berrian, musika eta sormen industriako profesional ugari batuz. Helburu nagusiaEuropa eta Amerikan zubiaizatea da eta bere lehen fruituak ematen hasi da, Oso Politako lehen bi albisteak erakusten duten bezala.
N. HARDEM, OSO POLITAKO LEHEN ARTISTA LATINOA
2011. urtetik musikan, rap undergrounda eta 90. hamarkadako soinuez baldintzaturik, kolonbiarraren proiektua soinu berriak bilatzen dabil momentu oro. N. Hardem Latinoameriketako XXI. hamarkadako raparen erreferente bilakatu da bere soinu nahasketa bereziaren ondorio.

Kolonbiako eszena independentean, N. Hardem-ek beti egindu lan mugak gainditzeko, zubiak eta komunitatea eraikiz, hip-hop soinuekin, jazz musikarekin nahastuz eta tradizoarekin, beti ere esperimentatuz. Zazpi lanez gora osatutako diskografiarekin, hilabetero 60.000 entzule baino gehiago ditu plataforma digitaletan, horrez gain, “Helado y oscuro” abestiak 2 milio erreprodukzio baino gehiago ditu. Udazkenean bere azken lanaren berredizio aterako da Oso Politaren eskutik, “Verdor”(2021), bere lehen lana izango da estutu mailan.

N. HARDEM

Talde gipuzkoar gaztea Mirua Harrobia saria irabazi zuen Gaztea irratiko maketa-lehiaketaren 2021eko edizioan, eta orain lehen singlea argitaratu du Oso Polita diskoetxearekin. Egunak uzten ez didanetan abestia hausnarketa bat da, gauza guztiak egiteko ilusioaren eta irrikaren aurrean lotzen eta atxikitzen gaituen horren gaineko hausnarketa bat. Malentxo Zeberioren ahotsa nabarmentzen da gitarren, harien, pianoaren eta sintetizadoreen soinuen tartetik, esentzia berezia emanik abestiari; malenkoniatsu hasten da singlea, eta gaiarekin gora egiten du, irmo eta motibatzaile bukatzeko. Azken batean, talde honek ibilbide oso interesgarria egiteko beharrezkoak diren osagai guztiak ditu, eta guk gertu-gertutik egingo diogu jarraipena, potentzial eta talentu handikoak diren aldetik.

Abesti honen ideia egunsenti batean sortu zitzaion Malentxori, inspirazio-une batean, bere gitarrarekin zegoelarik, eta, bere hitzetan, letra ere bere kabuz etorri zitzaion. Orain arte, kontzertu akustikoetan baino ez zuten jotzen abestia, baina Mattinen etxeko estudioan sartu, ordenagailua piztu eta ekoizteko erabakia hartu zuten. Orain, Egunak uzten ez didanetansingle bihurtu da, eta taldearen hurrengo EParen lehen aurrerapena izango da; EPak 4 abesti bilduko ditu.

2019. urtean sortu zen Mirua: Maitane Iru eta Malentxo eta Mattin Zeberioanai-arrebak dira taldekideak, eta euskal musikaren barruan soinu berriak arakatzen dituzte, euskara hutsez idatzitako kantautore-letrak pop-melodia klasikoekin eta sintetizadoreekin uztartuta. Bi abesti argitaratu dituzte orain arte, Arnasten du hemeneta Koloreek; azken horrekin lortu zuten 2021. urtean Harrobia saria irabaztea Gaztea irratiko maketa-lehiaketan, eta sari horri esker grabatu dute EPa Oso Polita diskoetxearekin.

MIRUA