El columpio asesino

1999an Iruñean sortua, El Columpio Asesino, estatuko pop alternatiboan eragin handiena duen taldeetako bat da. Bere arrakasta Latinoamerikaraino heltzen da, 2004tik bertatik biratzen dutelarik. Bere ibilbidean zehar hainbat aldaketa izan dituzten arren, gaur egun Cristina Martinezek (gitarra eta ahotsa), Albaro Alizaleta (ahotsa eta bateria) eta Raul Arizaleta anaiek eta Daniel Uleciak (baxua) osatzen dute taldea.

Bere estiloa nekez sailka daiteke eta oso pertsonala da, rocketik hasita punkeraino helduz. Nahasketa elektronikoa eta sintetizadoreak, hain ortodoxoa ez den krautetik pop dotore eta ameslarienera doazenak, ahotsa beste instrumentu bat bezala erabiliz, beste modu batean jolastueta esperimentatzeko. Letrak sinpleak eta errepikakorrak izan daitezke, edo kriptikoak eta narratiboak, baina beti gordintasunez josita, eta gaiari dagokionez, musikari dagokion bezala, jarrera eklektikoa dute ezaugarri.

Gaur egungo musika eszenaren barruan talde ospetsua izanik, bere ibilbideari laguntzen dioten mugarri eta sari ugariak nabarmendu behar dira; 2001ean Maketa lehiaketa irabazi zuten, Radio 3k eta FIBk antolatutako lehiaketa bat, saria eskuratu ondoren jo zuten jaialdian. “Los conciertos de La2”-en era agertu ziren eta beraien hirugarren maketako lau abesti Radio ·-eko estudioetan grabatu zituzten. Villa de Bilbao lehiaketan bostgarren postua lortuz, beste horrenbeste lehiaketa irabazten jarraitu zuten. Horrelako lehiaketa baten ondorioz, lehen lana grabatu zuten eta 2003. urtean kaleratu zuten. Ordutik hona taldea ez da gelditu momentu baten ere ez eta arakasta eta hit ugariz jositako ibilbide bat landu du gaur arte. Lehen lan honen ondoren, De mi sangre a tus cuchillas (2005), La gallina (2008), Diamantes (2011), Ballenas muertas en San Sebastián (2014), eta beraien azkeneko lana, Ataque Celeste (2021, Oso Polita), kaleratu dituzte.

«Preparada», «Huir», «Diamantes» edo «Toro» bezalako kantuekin, atzetik etorri diren talde askorentzat erreferente bihurtu dira. El Columpio Asesino, zalantzarik gabe, estatuko indie alternatiboaren banda ikonikoa da, askorentzat ezinbestekoa. Azken urte honetan zer esana emago du Iruñeako taldeak.

HURRENGO KONTZERTUAK